XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.-Aurreko lerroaldean esandakoa gorabehera, ostatua modalitate bietan batera emateko baimenen kasuan, establezimenduaren edukiera 16 plazakoa izango da gehienez ere.

3.-Ostatua emateko unitate bakoitzean, establezimenduaren izena, modalitatea, erregistro zenbakia eta unitate horretarako baimendutako edukiera adierazi beharko dira.

8. artikulua.-Baldintza teknikoak(6) Irailaren 23ko 210/1997 Dekretuak, alegia, maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretua aldatzeko denak, 8 eta 9. artikuluak honela berridatzi zituen..

1.-Ostatua logeletan ematen duen nekazalturismoko establezimenduak gutxienezko instalazio eta ekipamendu hauez hornituta egon beharko du:

a) Argindarra eta edateko ura beroa eta hotza, eguneko 24 orduetan.

b) Berogailua logeletan, komunetan, egongeletan eta jantokian.

c) Telefonoa etxebizitzan.

d) Jantoki-gela, establezimenduaren gehienezko edukierarako egokia, lagun bakoitzeko metro karratu bateko azalera eduki beharko duela gutxienez.